BILDUMA HIZTEGIA

gender analysis (en)

Berdintasun-politikak



Programek, proiektuek, politikek eta legeek emakumeengan eta gizonengan duten eragin berezituari behatzeko modu sistematikoa. Analisia egiteko, bi informazio-iturri nagusi erabiltzen dira: batetik, sexuaren arabera bereizitako datuak; bestetik, azterketan jasotako biztanleriari buruzko informazioa, betiere generoaren ikuspegitik interesgarria izan daitekeena. Generoaren araberako azterketak kontuan har dezake, halaber, zer modutan parte hartzen duten gizonek eta emakumeek, gizarte-eragile diren aldetik, gizartean ezarrita dauden rol, harreman eta prozesuen eraldaketan, interes indibidual zein kolektiboek bultzatuta, parte hartzeko modu horiek askotarikoak izan baitaitezke.



Hiztegi-unitateak